Monday, February 6, 2012

-UNIBERTSITATEKO HAUTESKUNDEETAN IKASLEEN PARTE HARTZEA BULTZATZEKO KARTELEN LEHIAKETA: OINARRIAK

1.- 2008/2009 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean matrikulatuta dauden ikasle guztiek har dezakete parte lehiaketan.

2.- Gaia: lehiaketara aurkeztuko diren lanen xedea izango da UPV/EHUko ikasleen parte-hartzea bultzatzea unibertsitatean egiten diren hauteskundeetan.

3.- Lehiaketaren helburua: kartel publizitario bat egitea, formatu elektronikoan. Kartela bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu beharko da. Era berean, bereizmen handiko kopia aurkeztu beharko da paperean, A3 neurrian.

4.- Orientazioa: kartelen formatua bertikala izan behar da.

5.- Kartelean anagrama hauek agertu beharko dira: LURGORRI, Ikasle Elkartea; Bizkaiko Errektoreordetza; UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua; Ikus-entzunezko Komunikazioa Saila eta Politika Zientzia Saila;. Logotipoak eskuratzeko, idatzi helbide honetara: castroehu@hotmail.com

6.- Eskaerak aurkezteko epea:
Epea 2008ko azaroaren 14ean bukatuko da. 12:00 etan.

Lanak LURGORRI elkartearen kutxatilategian utzi behar dira (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Eraikin Birmoldatuko atezaindegian). Kopia elektronikoa helbide honetara bidali behar da: castroehu@hotmail.com
Read the rest of this entry »

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

Lurgorri 2011/2012 hauteskunde kartelak

Hauek dira 2011/2012 ko hauteskundetarako Lurgorriko kartelak

Kartel lehiaketa / Concurso carteles

Lurgorri 2011 “Gizon eta emakumeen berdintasuna” kartel lehiaketa
Lurgorri 2011 concurso carteles “igualdad entre hombres y mujeres”

UPV/EHUn Zure modura!!!!!!

 Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatzeko epea berehala irekiko da. Ikasleen Kontseiluaren izenean, ZURE IKASKETAK EUSKARAZ EGITERA ANIMATZEN ZAITUGU.

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua eratu da

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria eratu da ostegunean, ekainak 2, Ikasleen errektoreorde Elena Bernarasek Leioako Ikasleen Kontseiluaren egoitzan deitutako [...]

TAG CLOUD