16
11
2006
Lurgorrik hautagai zerrendak aurkeztu ditu
Posted by: lurgorri in Berriak, tags: Hautagaiak, Programa
Lurgorri Ikasle Elkarteak, datorrean azaroaren 23an EHUan ospatuko diren hauteskundeetarako hautagai zerrendak aurkeztu ditu. Elkano, Sarriko, San Mames, Gizarte eta Komunikazio Zientziak, La Casilla, Magisteritzan aurkeztu dira Klaustro zein Fakultate batzorderako zerrendak, Barakaldoko Minasen berriz, Klaustrorako bakarrik.Gure kandidaturaren aurkezpenean, honako puntuok landuko ditugula adierazi dugu;
- Unibertsitatean euskaraz zein gaztelaniaz ikasteko aukera izatea. Benetako unibertsitate elebiduna nahi dugu.
- Ikerketa eta I+G (gaztelaniaz I+D+I) unibertsitatea bihurtu nahi dugu EHU, horretarako Madrildik ikerketa eta I+G gaia Euskadiri transferitzea nahiko genuke, Autonomi Erkidegoko Estatutuan jartzen duen moduan
- Unibertsitatean ikasi nahi duen pertsona orok, aukera izan behar du horretarako.
- Gure unibertsitateak, etorkizuneko Euskadi eraikitzeko ikasle kritikoak ondo hezitu behar ditu. Horretarako giza-baliabide eta azpiegiturak hobetu behar dira. Ikasleok badugu horretan zeresanik eta. Unibertsitaterako puntako azpiegiturak nahi ditugu, gaur egun daudenak hobeto beharko liratekeela uste dugu.
- Irakaskuntza araututik aparte, unibertsitatean osagarri izan daitezkeen beste irakaskuntza motak sustatu nahi ditugu hitzaldi, ikastaro eta antzerkiez baliatuta.
- EHUko ikasleak, gure unibertsitatearen heziketa programan inplikatu daitezen nahi dugu. Ikasleen ahotsa izan nahi dugu. Horretarako, ikaslekideekin komunikazio bideak sustatu eta hobetu nahi ditugu.
- Gure unibertsitateak enpresekin dituen harremanak gehitu beharko lituzte, ikasle batek gaur egun lan-merkatuan sartzeko dituen arazoak ekiditu ahal izateko. Unibertsitateak bere ikasleetan sinesten badu, saltzaile moduan jardun behar du enpresen aurrean.
- Izapide administratiboak ikasleentzako erraztu nahi ditugu.
- Gai orokorretaz aparte, fakultate eta eskola ezberdinetan gertatzen diren eguneroko gaietaz ere arduratuko gara.




Entries (RSS)