Monday, February 6, 2012

Selectividad y Bolonia: dos temas de actualidad./

Posted by lurgorri On Apirila - 29 - 2009 ADD COMMENTS

EUSKERA

Pasaden apirilaren 23an Euskal Herriko Unibertsitateak Europako Goimailako Ikasketei egokitutako Ikasketa Plana onartu zuen.

Prozesu honek ikasleen onespena izan nahi badu, hauen parte hartzea bermatuta egon beharko da. Gaur egungo Ikasketa Plana erregulatzen duen araudiak dio ikasleek alegazioak aurkeztu ditzazkeela. Guk, Lurgorri Ikasle Elkartetik, Errektoreari ikasleek beren alegazioak aurkeztu ahal izateko beharrezko bideak ezartzeko eskatu genion.

Beste alde batetik, Gobernu Zentralak onartutako seletibitaterako sistema berria ez dugu begi onez ikusten. Honek kalifikazio onena izateko zailtsun handiago jartzen dituela uste dugu. Gauza bera gertatzen da Unibertsitateak onartutako araudiarekin. Dena dela, gaur egun arte FPren bitartez Unibertsitatean sartu nahi zuenak plaza-kopuru mugatua aurkitzen zuen. Oraingoan, errezagoa da kupoa ez dagoelako. Selektitibitatea egiten dutenekin lehiatu behar izango dute.

—————————————————————

CASTELLANO

Read the rest of this entry »

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

EUSKARA.

Abenduan lortu zen ordezkaritzari esker, Lurgorrik Unibertsitateko Gobernu Kontseiluan sartzeko aukera du orain. Horregatik, ikasleen ordezkari berriek izan duten lehen bileran, Lurgorrik hainbat gai planteatu dizkio Iñaki Goirizelaia Erretoreari.


KOPURU MUGATUAK MEDIKUNTZAN


Mahaigaineratu zen lehen gaia izan zen Medikuntza Fakultateko Kopuru Mugatuen ingurukoa. Medikuntzan Lizentziatuen beharrizana dagoela esan dela kontuan harturik , ez dugu ulertzen zelan mantentzen diren kopuru mugatu hauek. Kontua da matrikulak eskaintzen diren plazak baino gehiago direla esan arren, benetan gertatzen dena da egiazko matrikula kopurua txikiagoa dela. Hori gertatzen da gure Unibertsitatean matrikula egiteko epea beste Unibertsitate batzuetan baino lehenago hasten dela. Gauzak horrela, behin behineko matrikula kopurua ( beste Unibertsitateek esandakoaren zain geratzen dira) oso altua da eta gero , behin betiko matrikulak ez dira eskaintzen direnak baino gehiago.


ERRETORETZAREN JARRERA GABILONDO IRAKASLEAK PROPOSATZEN DUEN ESKOLA EGUTEGI BERRIAREN INGURUAN.


Mahaigaineratu genion beste gaia izan zen unibertsitateko hainbat sektorek Europako Goi Mailako Hezkuntza esparruaren aplikazioarekin lotzen duten eskola egutegiaren gainekoa. Gogoratu egin genion aurreko Erretorea izan zen Juan Ignacio Perez CRUE erakundearen ( Espainiar Unibertsitateetako Erretoreen Biltzarra) Presidenteak defendatzen zituen tesien alde jarri zela.CRUE erakundearen presidente den Gabilondok defendatzen du iraileko azterketak ekainera aurreratzea, honek suposatuko lukeelarik eskola egutegi osoa eraldatzea hauek data guztiak aurreratuaz. Honen inguruan, Erretoreak erantzun zuen Zuzendaritza Taldeak ez duela honen gaineko iritzirik eta komunikatuko duela iritzi zehatza dutenean.


EUSKARA


Azkenik, epe laburrean Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak “ Ikaslearen Estatutua” arautzeko Errege Dekretua argitaratuko duelarik, ikasleriak nahi duen hizkuntza koofizialean ikasteko duen eskubidea araudi honetan sartzea eskatzen da. Halaber, dekretu horretan bertan CRUEren pareko izango den Ikasle Batzordearen sorketa arautuko denez, Ministerio aurrera eramatea ikasleen ordezkariei EHU moduko unibertsitateetan erakunde horretan hizkuntza bata zein bestea erabiltzeko eskubidea onartzeko eskaria .


CASTELLANO

Read the rest of this entry »

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

Lurgorri 2011/2012 hauteskunde kartelak

Hauek dira 2011/2012 ko hauteskundetarako Lurgorriko kartelak

Kartel lehiaketa / Concurso carteles

Lurgorri 2011 “Gizon eta emakumeen berdintasuna” kartel lehiaketa
Lurgorri 2011 concurso carteles “igualdad entre hombres y mujeres”

UPV/EHUn Zure modura!!!!!!

 Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatzeko epea berehala irekiko da. Ikasleen Kontseiluaren izenean, ZURE IKASKETAK EUSKARAZ EGITERA ANIMATZEN ZAITUGU.

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua eratu da

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria eratu da ostegunean, ekainak 2, Ikasleen errektoreorde Elena Bernarasek Leioako Ikasleen Kontseiluaren egoitzan deitutako [...]

TAG CLOUD