Lurgorrik ETAren azken atentatua gaitzesten du, Nafarroako Unibertsitatearen aurkakoa, eta zauritu guztiei solidaritatea adierazten die.![]()
ETAk sarraskia ekarri izan zezakeen atentatu honen aurrean, Lurgorrik gogoratzen du unibertsitatea gazteok prestatzen gaituen espazioa dela, lanerako zein intelektualki. Eta hain zuzen ere, hori da mugimendu totalitarioak gehien gogaitzen dituena.
Horregatik, Lurgorrik ETA behin betiko desagertzea exijitzen du, behingoz eta betirako, euskal herritarron hezkuntza bizitzan eta ohiko bizitzan eraginik izan ez dezan, eta ez horregatik bakarrik, baita mespretxatzen dugulako ere.
Azkenik, Lurgorrik ikasle guztiak deitzen ditu atentatu hau modu aktiboan euren ikasketa zentroetan errefusa dezaten.