Sunday, May 20, 2012

CASTELLANO

Lurgorri Ikasle Elkartea poztu egin da UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak aintzat hartu duelako Aratz Castro Lurgorri taldeko kideak  aurkeztu duen proposamena. Honen arabera, ezinbestekotzat jotzen da Ikasleen Estatutuak  ikasleek hizkuntza ofizial batean zein bestean ikasteko duen eskubide aurreikustea. Horrekin batera  aurreikusi egiten da Ikasleen Kontseiluko ordezkariek hizkuntza ofizial batean zein bestean komunikatzeko duen eskubidea  ere. Erakunde honek Hezkuntza Ministerioko Titularraren aholkulari funtzioa beteko duelarik, espero dugu Ministerioak eskaera hauek onar ditzan eta Ikasleen Estatutuan sar ditzan

Ikasleen Estatutua Unibertsitateen gaineko Lege Organikoaren erreformaren ostean sortu zen “ unibertsitate sisteman ikasleriaren beharrezko parte hartzea arautze aldera ”. Unibertsitateko ikasleen oinarrizko eskubide eta bete beharrak bilduko dituen eta horiekin batera ikasleen mugikortasuna , programazioa eta ebaluaketa, bekak eta diru laguntasunak eta ikasleen ordezkarien gaineko gaiak bateratuko dituen Estatutua izango da. Era berean, Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluaren eraketa eta egitekoak arautu beharko ditu hau ikasleen eta Hezkuntza Ministerioaren arteko harremanetarako erakundea izan dadin.

Hezkuntza Ministerioak elkarte batzuekin mantentzen duen harremana ez da anitza , estatuko hiruzpalau elkartetara mugatzen delarik, eta hauetako bat ere ez da Euskadiko nagusienetakoa. Halaber, Lurgorri elkarteak salatu nahi du Estatuko Gobernuak koofizialak diren hizkuntzekiko duen sentsibilitaterik eza, ez baitu bere proposamenean aurreikusten ikasleek beren aukerako hizkuntzan ikasteko duten eskubidea. Era berean , ez da aurreikusten Ikasleen Kontseiluko kideek  beren erkidegoko hizkuntza ofizial batean zein bestean komunikatzeko duten eskubidea.

Hori dela eta, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluan  ikasleriaren ordezkaria eta Lurgorri taldeko kidea den Aratz Castrok  bidaliko duen gutunean eskatzen da Ikaslearen Estatutuaren inguruko elkarrizketa irekia eta anitza izan dadin ikasle elkarte ezberdinekin. Horrela, ikasleei zuzenean eragiten dieten gaiak jorratzeko aukera izango dugu, hala nola ikasketak lanarekin bateragarri egitea. Gure iritziz negoziaketa ez bada irekitzen, Estatutu herrena izango da.

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

Nahi dugun Unibertsitatea Lehendakariarekin

Posted by lurgorri On Otsaila - 12 - 2009 1 COMMENT

CASTELLANO

lehendakari-lurgorri_txikiBihar osteguna, otsailak 12, Bilboko Ingenieritza Eskolako Areto Nagusian, Lurgorrik antolatuta, goizeko 11.30tan.

“NAHI DUGUN UNIBERTSITATEA”, SOLASALDIA ETA MAHAI-INGURUA JUAN JOSE IBARRETXE LEHENDAKARIAREKIN

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak Lurgorri Ikasle Elkartea sindikatuak Bilboko Ingenieritza Eskolan antolatutako solasaldi eta mahai-inguruan parte hartu bihar. “Nahi dugun Unibertsitatea” izango da.

Hitzaldia 11.30tan hasiko da, Ingenieritza Eskolako Areto Nagusian.

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

LA UNIVERSIDAD QUE QUEREMOS con el Lehendakari

Posted by lurgorri On Otsaila - 11 - 2009 1 COMMENT

EUSKARA

lehendakari-lurgorri_txiki Mañana jueves, 12 de febrero a las 11.30, en el aula magna de la Escuela de Ingenieros de Bilbao organizada de Lurgorri.

“LA UNIVERSIDAD QUE QUEREMOS”, CHARLA COLOQUIO DEL LEHENDAKARI IBARRETXE CON UNIVERSITARIOS

El lehendakari Juan José Ibarretxe participará mañana jueves en la Escuela de Ingenieros de Bilbao en una Charla-Coloquio con estudiantes universitarios bajo el título “La Universidad que queremos”, organizada por el sindicato estudiantil Lurgorri.

La charla tendrá lugar a partir de las 11.30 horas en el Aula Magna de la escuela de Ingenieros.

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

Lurgorri 2011/2012 hauteskunde kartelak

Hauek dira 2011/2012 ko hauteskundetarako Lurgorriko kartelak

Kartel lehiaketa / Concurso carteles

Lurgorri 2011 “Gizon eta emakumeen berdintasuna” kartel lehiaketa
Lurgorri 2011 concurso carteles “igualdad entre hombres y mujeres”

UPV/EHUn Zure modura!!!!!!

 Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatzeko epea berehala irekiko da. Ikasleen Kontseiluaren izenean, ZURE IKASKETAK EUSKARAZ EGITERA ANIMATZEN ZAITUGU.

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua eratu da

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria eratu da ostegunean, ekainak 2, Ikasleen errektoreorde Elena Bernarasek Leioako Ikasleen Kontseiluaren egoitzan deitutako [...]

TAG CLOUD