Sunday, May 20, 2012

castellano

Lurgorri Ikasle Elkarteak salatu  duenez, Carmen Gonzalez Murua Ikasketen Antolamendurako Erretoreordea ez da ikasleekin bildu akordio batera iristeko. Lurgorrik aurkeztutako eta UPV/EHUko talde guztiek babestutako proposamenarekin bilatzen zen iraileko deialdia mantentzea eta erabakia ikasleen esku jartzea. Ez dago aurrerapena arrazoitzeko azterketarik, ez bada zentroen kudeatzea errazteko dena.

Igaro den ikasturtean, UPV/EHUk ikasturte osorako proposatu zuen iraileko deialdia aurreratzea Gradu berrietarako. Proposamen  hau desagertzear dauden tituluetara luza zitekeen Zentroek hala onartzen bazuten. Halaber, oraingo ikasturtean ere aurreratzea planteatzen zen, aldaketak ikasturtea amaitu baino 3 hilabete lehenago onartzen ziren arren. Lurgorriren aburuz aldaketa hori desleiala izan da ikasleriari ez zitzaiolako matrikulatzean honen berri eman, eta  Ikasleen Antolamendurako Batzordearen oniritzia beharrezko izatea lortu zen. Honakoa izan zen Iñaki Goirizelaia UPV/EHUren Erretoreak berak eginiko proposamena eta bere taldeak hainbat zentrotan bete  egin ez zuena. Lurgorrik egutegi alternatiboa planteatu zuen eta UPV/EHUren aldetik ez zen akordio batera iristeko borondaterik erakutsi.

Aurten, aurrekoetan gertatutakoa errepikatu da. UPV/EHUren aldetik iraileko deialdia kentzen duen egutegia planteatu dute. Oraingo honetan ikasle guztientzat ( Graduak eta desagertzear dauden titulazioak). Lurgorrik iraila mantentzeko aukera aurkeztu du eta ikaslea izan dadin uztailean edo irailean  aurkeztea erabakitzen duena. Oraingo honetan gure proposamenak UPV/EHUn ordezkaritza duten elkarte guztien babesa jaso du. Dena dela, Unibertsitateak proposamena errefusatu du adostasunik bilatu gabe.

Lurgorri Ikasle Elkarteak UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak onartutako egutegia errefusatzen du eta  UPV/EHUren jarrerak sortarazten dion harridura adierazten du. Era berean zalantzan jartzen du Erretore Taldeak hauteskunde kanpainan agindu zuen  ikasleen Gaiak aztertzeko Batzorde Paritarioaren baliagarritasuna.

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

Leave a Reply

Lurgorri 2011/2012 hauteskunde kartelak

Hauek dira 2011/2012 ko hauteskundetarako Lurgorriko kartelak

Kartel lehiaketa / Concurso carteles

Lurgorri 2011 “Gizon eta emakumeen berdintasuna” kartel lehiaketa
Lurgorri 2011 concurso carteles “igualdad entre hombres y mujeres”

UPV/EHUn Zure modura!!!!!!

 Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatzeko epea berehala irekiko da. Ikasleen Kontseiluaren izenean, ZURE IKASKETAK EUSKARAZ EGITERA ANIMATZEN ZAITUGU. Gure unibertsitateak, 50.000 [...]

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua eratu da

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria eratu da ostegunean, ekainak 2, Ikasleen errektoreorde Elena Bernarasek Leioako Ikasleen Kontseiluaren egoitzan deitutako [...]

TAG CLOUD