Sunday, May 20, 2012

CASTELLANO

Lurgorri Ikasle Elkartea pozik agertu da Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Ikaslearen Estatutuaren inguruan egin dituen eskabideak bereganatu egin dituelako, Diputatuen Kongresuan gaur arratsaldean gai honen inguruan egingo den eztabaidari begira. Lurgorriren esanetan “ Estatuko Gobernu zentralak ezkutuko interesak ditu Ikasleen Kontseiluaren osaketan ”

Aitor Esteban diputatu jeltzalea eta Hezkuntza gaietarako Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak Lurgorri Ikasle Elkarteak aurkeztu zizkion proposamenak hartu ditu eta Diputatuen Kongresuari eskatu dio Ikasleen Estatutuari begira egiten ari den zirriborroari aldaketa batzuk egin diezazkiola. Ikasle elkartearen esanetan Estatutu honek “ Gauza onak baditu ere, EHUren unibertsitateko autonomia guztiz urratzen du ; halaber, eskumen autonomikoen gainetik ere egiten du, azterketak berrikustea eta beka politika arautzen baititu ”

Estatuko Ikasle Kontseiluaren osaketari dagokionez, Lurgorrik ez du Estatuko Gobernuaren burugogorkeria ulertzen, osaketan ordezkaritza iluna duten elkarteak onartzen baititu. Zer interes du Espainiar Gobernuak elkarte hauek sartzeko? Zer irizpide erabili du Estatuko Gobernuak ordezkaritza zabala duten elkarteak zeintzuk diren erabakitzeko? Galdera hauek hainbat forotan egin diren arren, Ministerioko ordezkariek ez dute jakin edo ez dute erantzun nahi izan, balizko ordezkaritza zabalagoa aitzakiatzat erabilita.

Halaber, salatu nahi dugu Ministerioak ez dituela kontuan izan elkarte honek eta EHUko Gobernu Batzordeak  euskaraz ikasteko eta adierazteko eskubidearen inguruan eginiko eskariak.

Era berean, EHUren Gobernu Batzordeak 2009ko ekainean  Lurgorriren eskariz aho batez onartu zuen Hezkuntza Ministerioari  Ikaslearen Estatutuaren inguruko hurrengo hiru eskari hauek egitea : hiru urteko atzerapenaren ostean, Ikaslearen Estatutuaren onarpena lehenestea, ikasleriak bere eskubideak eta betebeharrak aurreikusten dituen legezko araua izan dezan; ikasleriak hizkuntz ofizialetan ikasteko duen eskubidea aurreikus dadila; eta Unibertsitateko Ikasle Batzordeko kideek adierazpen eta hitz egiteetan  hizkuntza ofizial bat zein beste erabiltzerik izan dezatela .

Lurgorriren aldetik esan nahi dugu, honakoa aukera paregabea dela Estatuko Gobernuak bere burugogorkerian atzera pausua eman dezan eta Lurgorrik planteaturiko eta  gero Aitor Esteban EAJ-PNVren diputatuak defendatuko dituen modifikazioak onar ditzan.

Deia

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

Leave a Reply

Lurgorri 2011/2012 hauteskunde kartelak

Hauek dira 2011/2012 ko hauteskundetarako Lurgorriko kartelak

Kartel lehiaketa / Concurso carteles

Lurgorri 2011 “Gizon eta emakumeen berdintasuna” kartel lehiaketa
Lurgorri 2011 concurso carteles “igualdad entre hombres y mujeres”

UPV/EHUn Zure modura!!!!!!

 Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatzeko epea berehala irekiko da. Ikasleen Kontseiluaren izenean, ZURE IKASKETAK EUSKARAZ EGITERA ANIMATZEN ZAITUGU. Gure unibertsitateak, 50.000 [...]

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua eratu da

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria eratu da ostegunean, ekainak 2, Ikasleen errektoreorde Elena Bernarasek Leioako Ikasleen Kontseiluaren egoitzan deitutako [...]

TAG CLOUD