Friday, September 10, 2010

CASTELLANO

DEIA

Ostegunean aztertuko da Euzko Legebiltzarrean unibertsitateko ikasleriak UNIQUAL ebaluaziorako erakundeetan parte hartu behar ote duen. Eztabaida hau Lurgorrik aurkeztutako proposamenaren haritik sortu da eta aho batez onartua izan zen Bizkaiko Ikasleen Kontseiluan. Proposamen honen arabera Erakunde Publikoek – Eusko Jaurlaritzak eta UPV/ EHUk ikasleria  irakasbideen ebaluaketarako taldeetan  sartzearen aldeko jarrera adierazten da.

Lurgorri  pozik dago eztabaida hau Eusko legebiltzarrera heldu delako. Era berean, poztu egiten gara UPV/EHU unibertsitateak  gure proposamenari oniritzia eman diolako eta Kalitate Batzordeetan gure parte hartzearen aldeko dagoelako. Dena dela, agi denez, Eusko Jaurlaritzak ez dauka jarrera hori eta betoa jarriko omen dio ikasleen parte hartzeari UNIQUAL erakundeko Ebaluazio Batzordeetan eta Administrazio Kontseiluan.

Azpimarratu nahiko genuke, parte hartze hau ez dela bat ere arrotza gainerako kalitate agentzietan. Urrutira joan gabe, ANECA estatuko agentziak ikasleriaren ordezkariak ditu barnean eta ez soilik titulazioak Ebaluatzeko Batzordeetan, baizik eta  Aholkularitza Batzordean ere – UNIQUAL erakundeko Administrazio Kontseiluak egin ohi dituen antzeko funtzioak egiten dituen erakundea. ENQA erakundean ere, Europa mailako kalitate Agentzian, kalitate-zigilua emateko, Agentzia guztiei exijitzen die ikasleen ordezkariren bat barnean izatea. Ez ote dugu europar mailan egongo den Kalitate Agentziarik nahi? Zein da kalitatearen gainean dugun iritzia emateari zaion beldur hori?

Aratz Castro, Gizarte Kontseiluko eta Lurgorri ikasleen sindikatuko kidearen ustetan, ikasleriak UNIQUAL erakundean parte hartzearen kontrako jarrerak suposatzen du unibertsitateko irakasbideen kalitatea hobetzeko aukera paregabea galtzea ; hori dela eta, legebiltzar taldeei eskatu nahi die  ikasleen parte hartzea onar dezatela UNIQUAl erakundean.

Ikasleriaren prestakuntza

Era berean, funtsezkoa da parte hartzen dutenek irakasbideen kalitatearen inguruko prestakuntza ikastaroak jasotzea. Kalitatea bermatzeko modu bakarra da Batzordeetan parte hartzen dutenek  kalitate irizpideak era egokian aplikatzearen inguruko prestakuntza jasotzea.

Lurgorrik EGKren babesa nahi du.

Gaur arratsaldean, Lurgorrik azaldutako proposamena defendatuko du EGKren Batzorde Iraunkorrean, eta eztabaidatuko da. Horrela, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren babesa bilatu nahi dugu eta gazteok, kasu honetan unibertsitatean gaudenok, gizartearen agente aktibo izan nahi dugula erakutsi

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

Leave a Reply

Huelga, y los exámenes del día 8 de junio ¿qué?

Ante la huelga convocada por los sindicatos el día 8 de Junio, Lurgorri os informa que la UPV/EHU deberá garantizar [...]

La participación del alumnado en UNIQUAL recibe un amplio respaldo

El Consejo de Estudiantes de Bizkaia recibe el apoyo de todos los Equipos Directivos del Campus de Bizkaia a su [...]

La UPV/EHU aprueba los premios propuestos por Lurgorri

La UPV/EHU acepta crear los premios que Lurgorri propuso como reconocimiento al alumnado. Creemos que es una buena noticia que [...]

proposamenak -propuestas

Propuestas generales de LURGORRI para la UPV/EHU

TAG CLOUD