Lurgorrik deitoratu egin du Eusko Legebiltzarrak errefusatu izana euskal ikasleriaren parte hartzea UNIQUAL erakundearen Administrazio Kontseiluan. Egoera honen aurrean, gure kezka agertu nahi dugu aukera bakarra galdu egin delako Goi Hezkuntzaren Europar Esparrurako aurrerako bidean. Sindikatu honen aldetik betidanik egin dugu ikasleriaren parte hartzearen alde eta honek suposatu egiten du irakasbideen ebaluaketan ere parte hartzea. Abenduan UPV/EHUn izan ziren hauteskundeetatik hona, gure helburuetariko bat izan da ikasleriak unibertsitate barruko erakundeetan egiazko parte hartzea izatea, eta ondorioz ikasleria ez dadin figurante hutsa izan.

Ordutik hona, kanpaina bat garatu izan dugu Unibertsitatean bertan eta unibertsitateko erakundetik kanpo ere; gure helburua babesak bilatzea izan da ikasleriaren parte hartzea egiazkoa izan dadin kalitatea neurtzeko erakundeetan eta bereziki UNIQUAL Ebaluazio Agentzian. Babesa lortu izan dugu Bizkaiko Ikasleen Kontseiluan, Iñaki Goirizelaiak zuzentzen duen Erretore Taldean , UPV/EHUren Bizkaiko Unibertsitate Zentroetako Zuzendari eta Dekanoen artean eta Euskadiko Gazte Kontseiluan ere .
Hala eta guztiz ere, agi denez hauek babes guztiak ez dira nahikoak izan Eusko Legebiltzarrari eta Alderdi Politikoei erakusteko Unibertsitateko Erkidegoak eta gazteriak berak – EGK- CJE erakundeak ordezkatuta- eskatu egiten dutela ikasleria UNIQUALEK erakundeko Administrazio Kontseiluan izan behar dela. Dena dela, gure ustez unibertsitateko ikasleriaren eskubidea dena aldarrikatzen jarraituko dugu eta espero dugu etorkizun lasterrean eskubide hau aintzat hartua izango dela.
Eusko Jaurlaritzari proposatu nahi diogu Eusko Legebiltzarraren huts egitetzat jotzen duguna zuzentzea eta eskubidea duten seiren artean, Lehendakaria eta Hezkuntza Sailburuarekin batera unibertsitateko ikasle bat aukera dezatela. Horrela, ez litzateke aldatu beharko euskal unibertsitate sistemaren gaineko Legearen 83. artikulua.
PRESTAKUNTZA:
Eusko Legebiltzarrak onartu duen proposamenaren inguruan eskatu nahi dugu UNIQUAL erakundea arduratsua izan dadin eta prestatzen joan dadin titulazio batzordeak osatuko dituzten ikasleak. Horixe da ebaluaketa prozesuan ikasleriaren ordezkaritza baliotsua izateko modu bakarra.