Sunday, March 21, 2010

CASTELLANO

Lurgorri Ikasle Elkarteak EHUko Erretore Taldeari aurkeztuko dion proposamenaren bidez azterketak egiteko hiru deialdi egotea mahaigaineratuko du. Orain arte unibertsitateko ikasleek deialdi bi dituzte- ohikoa eta ohiz kanpokoa- ikasturte bakoitzean azterketak egiteko.

Agi denez, Euskal Herriko Unibertsitate barruan ikasturte hasiera irailaren hasierara aurreratzea aztertzen ari da; horrela eginik, orain arte irailean egin ohi ziren azterketak uztailera pasatuko lirateke. Lurgorri Ikasle Elkarteak ez du ulertzen egutegi akademikoa zergatik aldatu nahi den eta aldaketa honen aurka gaudela erakutsi nahi dugu, ikasketak eta lana uztartu behar dituzten ikasleei kalte handia egingo zaielakoan.


Horregatik ba, Erretore Taldeari proposatu diogu Euskal Herriko Unibertsitate barruan azterketak egiteko hiru deialdi izan daitezen. Lehen azterketa deialdia otsailean izango litzateke lehen lau hilabeterako, eta ekaina izango litzateke bigarren lau hilabeterako. Ezohiko deialdirako proposatzen dugu ikasleriak aukera izan dezala uztaileko eta iraileko deialdiaren artean aukeratzeko eskubidea. Proposamen honen bidez bermatu egiten da lana eta ikasketak uztartu behar dituzten ikasleek  iraileko azterketak egiteko aukera izatea, eta horrela denbora izango lukete ikasgaiak ondo prestatzeko. Gure ustez Erretore Taldeak egin duen proposamenak ez dio Unibertsitateko Ikasleriari onurarik eskaintzen.

Beste alde batetik, 3 asteko azterketa aldiak 2 astera mugatzeko erabakiaren kontra agertzen gara.,  horrek suposatuko du azterketak  bata bestearen ostean izango direla eta beraz oso aldi laburra egongo da hauek prestatzeko.

EHU/UPVko Erretore jaunak bere erabakia berraztertuko duelakoan eta gure ekarpenak kontuan hartuko dituelakoan

Deia, europa press 20minutos

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

Leave a Reply

La UPV/EHU aprueba los premios propuestos por Lurgorri

La UPV/EHU acepta crear los premios que Lurgorri propuso como reconocimiento al alumnado. Creemos que es una buena noticia que [...]

proposamenak -propuestas

Propuestas generales de LURGORRI para la UPV/EHU

Lurgorri EHUko ikasle hauteskundeetarako zerrendak aurkeztu ditu- Lurgorri ha presentado listas para las elecciones de estudiantes de la EHU-UPV

Aurten ere Lurgorri Ikasle Elkartea, EHUko ikasle-hauteskundeetara aurkeztuko da. Aurten gure ordezkaritza Bizkaian haunditu nahi dugu eta horretatik aparte, Gipuzkoan [...]

CHARLA- HITZALDI (1/2 CREDITO) ELKANO 21 BILBAO

LURGORRI IKASLE ELKARTEA
25de noviembre de 2009/2009ko azaroaren 25a
Estudios Empresariales de Bilbao/ Bilboko Enpresa Ikasketen U.E.
Elkano 21

TAG CLOUD