Monday, February 6, 2012

CASTELLANO

Lurgorrik diru sarrerarik eza konpentsatzeko beka sistema eskatzen du

Lurgorri Ikasle Elkarteak salatu duenez Eusko Jaurlaritzak ez du onartu unibertsitateko ikasketei erabateko dedikazioa emateagatik diru sarrerarik eza konpentsatzeko bekarik. Horrek desabantaila egoera nabarian uzten du euskal ikasleria estatu mailako ikasleriarekin alderatuta, Estatuko Gobernuak soldata-bekak izenekoak onartu dituelako. Beka mota hau lagungarri gerta daitekeen arren , ezarri diren mugak baxuegiak dira eta guztiz ez nahikoak .  Kontuan izan behar da hiru kidek osatutako familiaren kasuan, 900 euroko hileroko diru sarrera izatea exijitzen zaiela.

Oraingo krisi egoerak, baliabide ekonomiko gutxien duten familiak eragin ditu era gogorrenean. Gure ustetan, heziketa eskubidea lehentasuna izan beharko litzateke edozein Gobernurentzat. Hori dela eta, ez dugu ulertzen Eusko Jaurlaritzak inolako neurririk  hartu ez izana unibertsitateko ikasleen sarrerarik eza konpentsatzeko eta ikasle orori bermatzeko unibertsitate ikasketak egiteko aukera.

Halaber, Lurgorri Ikasle Elkartearen ustetan, oraingo beka eredua guztiz zaharkituta dago, gertatzen  ari den unibertsitateko erreforma kontuan harturik. Bolonia prozesu ezagunak goi hezkuntza ereduaren aldaketa aurreikusten du eta hori ezin da ikasketa planen aldaketa soila izan behar, unibertsitateko araudia eta beka eredua ere aldatu beharko direlarik. Eredu berriak kontuan izan beharko luke “zatikako ikaslearen” figura, hau da, ikasketak eta lana uztartzea bilatzen duen eredua. Dena dela, horretarako beharrezkoa izango da bekak jasotzeko, ikasturte osoan matrikulatzeko beharrizanik ez ezartzea; bestela, Bolonia prozesuaren izpirituaren kontra egingo litzatekeelako.

Esandako guztiagatik, Lurgorri, ikasleen sindikatua den aldetik, Hezkuntza eta Unibertsitate Sailari  eskatzen dio sarrerarik eza konpentsatzeko beka sistema berehala onar dezan , ikasleriak bere ikasketei % 100ean ekiteko aukera izan dezan.   Halaber, datorren ikasturterako, ikasleak ordezkatzen ditugunekin batera, beka sistema aztertzea eta adostea eskatzen diogu, Bolonia sistemak ekarriko dituen beharrizan berrietara egokitzeko.

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

One Response to “Lurgorrik salatu duenez euskal unibertsitarioek ezin dituzte soldata-bekak eskuratu”

Leave a Reply

Lurgorri 2011/2012 hauteskunde kartelak

Hauek dira 2011/2012 ko hauteskundetarako Lurgorriko kartelak

Kartel lehiaketa / Concurso carteles

Lurgorri 2011 “Gizon eta emakumeen berdintasuna” kartel lehiaketa
Lurgorri 2011 concurso carteles “igualdad entre hombres y mujeres”

UPV/EHUn Zure modura!!!!!!

 Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatzeko epea berehala irekiko da. Ikasleen Kontseiluaren izenean, ZURE IKASKETAK EUSKARAZ EGITERA ANIMATZEN ZAITUGU.
Gure unibertsitateak, 50.000 pertsona [...]

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua eratu da

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria eratu da ostegunean, ekainak 2, Ikasleen errektoreorde Elena Bernarasek Leioako Ikasleen Kontseiluaren egoitzan deitutako [...]

TAG CLOUD