Monday, February 6, 2012

CASTELLANO

UPVEHUUrte bete baino gutxiagoko epea geratzen da euskal unibertsitateak Goi Hezkuntzarako Europar Esparru berrira egokitu daitezen eta  ikasleriari oraindik ez zaio eskaini  honek eragingo dituen aldaketaren gaineko berririk. Horregatik, Lurgorri taldeak adierazi nahi du Unibertsitateek eta  Eusko Jaurlaritzak

dagozkien ardurak hartu behar dituztela eta honen gaineko informazioa eman behar dutela. Gure iritziz, emango den egoera berezi honetan- Boloniarako egokitzea- azalpen egoki eta zuzenak eman behar zaizkio ikasleriari, beti ere Unibertsitate bakoitzeko testuinguru berezia kontuan hartuta.

Asko dira ikasleek egiten dituzten galderak, eta denak dira zentzu berekoak: Zer gertatuko ote da datorren ikasturtean? Euskal ikaslerik gehienak EHUn daudela kontuan hartuta, igaro den asteazkenean Iñaki Goirizelaia Erretoreari eskatu genion berariazko kanpaina egin dezan lehen mailako ikasleei zuzendua. Garrantzi handiko zalantzak argitzea eskatu diogu: zer gertatuko zaie ikasgairen bat gainditzen ez duten lehen mailako ikasleei? Nola errekuperatu ahal izango dute? Tutoretzak besterik ez badira, diru bera kobratzeko asmoa izango dute? Oraingo graduetara igaro ahal izango dira? Beren Diplomatura edo Lizentziaturetan jarraitzerik izango al dute?

Hortaz, tartean dauden instituzio akademikoak eta Eusko Jaurlaritza ados jartzea espero dugu albait arinen informazio kanpaina abian jar dezaten eta unibertsitateko ikasleen artean izan daitezkeen zalantzak argitzeko eta prozesu honen inguruan izan den informaziorik gabeko egoera konpontzeko

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

One Response to “Lurgorrik eskatzen du Eusko Jaurlaritzak eta Unibertsitateek ikasleriari Bolonia prozesuaren inguruko informazioa ematea ó”

Leave a Reply

Lurgorri 2011/2012 hauteskunde kartelak

Hauek dira 2011/2012 ko hauteskundetarako Lurgorriko kartelak

Kartel lehiaketa / Concurso carteles

Lurgorri 2011 “Gizon eta emakumeen berdintasuna” kartel lehiaketa
Lurgorri 2011 concurso carteles “igualdad entre hombres y mujeres”

UPV/EHUn Zure modura!!!!!!

 Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatzeko epea berehala irekiko da. Ikasleen Kontseiluaren izenean, ZURE IKASKETAK EUSKARAZ EGITERA ANIMATZEN ZAITUGU.
Gure unibertsitateak, 50.000 pertsona [...]

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua eratu da

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria eratu da ostegunean, ekainak 2, Ikasleen errektoreorde Elena Bernarasek Leioako Ikasleen Kontseiluaren egoitzan deitutako [...]

TAG CLOUD