Monday, February 6, 2012

CASTELLANO

logoLurgorri Ikasle Elkarteak ez du ulertzen Isabel Celaá Hezkuntza Sailburua eta UNIQUAl erakundearen Presidenteak nola ez dion erantzun EHUko ikasleek  UNIQUAL moduko kalitate erakundeetan parte hartzeko aurkeztu duten eskariari .

Hori dela eta, Lurgorri erakundeak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatzen dio Bizkaiko Ikasleen Batzordeak egindako eskaria har dezan eta onar dezala, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrua- Bolonia Prozesuaren alde egiten baldin badu.

Lurgorriren ustetan , kalitatea kontrolatzeko prozesu orotan, ikasleriak  egiteko funtsezkoa du  eta ez da nahikoa gaur egun gertatzen den moduan, unibertsitateko ikasleriaren parte hartzea. Funtsezko deritzogu UNIQUAL erakundea demokratizatzea eta zuzendaritza erakundeetan ikasleriaren presentzia eta parte hartzea onartzea.

Unibertsitateko ikasleriak kalitatezko heziketa izateko eskubidea ezinbestekoa da eta Administrazio Publiko guztiek bermatu behar dute, baina gure ustez  unibertsitateko ikasleen ahotsa ere entzun behar da kalitate kontrola aztertzeko unean , horretarako modurik zuzenena da UNIQUAL erakundean ahotsa eta boto eskubidea izatea litzateke.

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

One Response to “Lurgorri Ikasle Elkarteak ez du ulertzen Eusko Jaurlaritzak ikasleriaren presentzia ez onartzea UNIQUAL Administrazio Batzordean”

Leave a Reply

Lurgorri 2011/2012 hauteskunde kartelak

Hauek dira 2011/2012 ko hauteskundetarako Lurgorriko kartelak

Kartel lehiaketa / Concurso carteles

Lurgorri 2011 “Gizon eta emakumeen berdintasuna” kartel lehiaketa
Lurgorri 2011 concurso carteles “igualdad entre hombres y mujeres”

UPV/EHUn Zure modura!!!!!!

 Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatzeko epea berehala irekiko da. Ikasleen Kontseiluaren izenean, ZURE IKASKETAK EUSKARAZ EGITERA ANIMATZEN ZAITUGU.
Gure unibertsitateak, 50.000 pertsona [...]

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua eratu da

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria eratu da ostegunean, ekainak 2, Ikasleen errektoreorde Elena Bernarasek Leioako Ikasleen Kontseiluaren egoitzan deitutako [...]

TAG CLOUD