Lurgorri Ikasle Elkartea poztu egin da UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak aintzat hartu duelako Aratz Castro Lurgorri taldeko kideak aurkeztu duen proposamena. Honen arabera, ezinbestekotzat jotzen da Ikasleen Estatutuak ikasleek hizkuntza ofizial batean zein bestean ikasteko duen eskubide aurreikustea. Horrekin batera aurreikusi egiten da Ikasleen Kontseiluko ordezkariek hizkuntza ofizial batean zein bestean komunikatzeko duen eskubidea ere. Erakunde honek Hezkuntza Ministerioko Titularraren aholkulari funtzioa beteko duelarik, espero dugu Ministerioak eskaera hauek onar ditzan eta Ikasleen Estatutuan sar ditzan
Ikasleen Estatutua Unibertsitateen gaineko Lege Organikoaren erreformaren ostean sortu zen “ unibertsitate sisteman ikasleriaren beharrezko parte hartzea arautze aldera ”. Unibertsitateko ikasleen oinarrizko eskubide eta bete beharrak bilduko dituen eta horiekin batera ikasleen mugikortasuna , programazioa eta ebaluaketa, bekak eta diru laguntasunak eta ikasleen ordezkarien gaineko gaiak bateratuko dituen Estatutua izango da. Era berean, Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluaren eraketa eta egitekoak arautu beharko ditu hau ikasleen eta Hezkuntza Ministerioaren arteko harremanetarako erakundea izan dadin.
Hezkuntza Ministerioak elkarte batzuekin mantentzen duen harremana ez da anitza , estatuko hiruzpalau elkartetara mugatzen delarik, eta hauetako bat ere ez da Euskadiko nagusienetakoa. Halaber, Lurgorri elkarteak salatu nahi du Estatuko Gobernuak koofizialak diren hizkuntzekiko duen sentsibilitaterik eza, ez baitu bere proposamenean aurreikusten ikasleek beren aukerako hizkuntzan ikasteko duten eskubidea. Era berean , ez da aurreikusten Ikasleen Kontseiluko kideek beren erkidegoko hizkuntza ofizial batean zein bestean komunikatzeko duten eskubidea.
Hori dela eta, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluan ikasleriaren ordezkaria eta Lurgorri taldeko kidea den Aratz Castrok bidaliko duen gutunean eskatzen da Ikaslearen Estatutuaren inguruko elkarrizketa irekia eta anitza izan dadin ikasle elkarte ezberdinekin. Horrela, ikasleei zuzenean eragiten dieten gaiak jorratzeko aukera izango dugu, hala nola ikasketak lanarekin bateragarri egitea. Gure iritziz negoziaketa ez bada irekitzen, Estatutu herrena izango da.
[...] EUSKARA [...]