Monday, February 6, 2012

-UNIBERTSITATEKO HAUTESKUNDEETAN IKASLEEN PARTE HARTZEA BULTZATZEKO KARTELEN LEHIAKETA: OINARRIAK

1.- 2008/2009 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean matrikulatuta dauden ikasle guztiek har dezakete parte lehiaketan.

2.- Gaia: lehiaketara aurkeztuko diren lanen xedea izango da UPV/EHUko ikasleen parte-hartzea bultzatzea unibertsitatean egiten diren hauteskundeetan.

3.- Lehiaketaren helburua: kartel publizitario bat egitea, formatu elektronikoan. Kartela bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu beharko da. Era berean, bereizmen handiko kopia aurkeztu beharko da paperean, A3 neurrian.

4.- Orientazioa: kartelen formatua bertikala izan behar da.

5.- Kartelean anagrama hauek agertu beharko dira: LURGORRI, Ikasle Elkartea; Bizkaiko Errektoreordetza; UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua; Ikus-entzunezko Komunikazioa Saila eta Politika Zientzia Saila;. Logotipoak eskuratzeko, idatzi helbide honetara: castroehu@hotmail.com

6.- Eskaerak aurkezteko epea:
Epea 2008ko azaroaren 14ean bukatuko da. 12:00 etan.

Lanak LURGORRI elkartearen kutxatilategian utzi behar dira (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Eraikin Birmoldatuko atezaindegian). Kopia elektronikoa helbide honetara bidali behar da: castroehu@hotmail.com

7.- Egileen erantzukizuna izango da kartelaren autoretzarekin edo balizko plagioarekin zerikusia izan dezakeen edozein erreklamazio.

8.- Lehiaketaren antolatzaileek eskumena izango dute sor daitezkeen zalantzak ebazteko eta oinarriotan jasota ez dagoenari buruzko erabakiak hartzeko, lehiaketa behar bezala joan dadin.

9.- Lan sarituak LURGORRI Ikasle Elkartearen esku geratuko dira, ez beste inoren esku, eta iragarri nahi dituzten jarduerak iragartzeko erabili ahal izango dituzte, egoki ikusten den moduan, baina egilearen aipamena eginda betiere.

10.- Sari hauek emango dira, baina ezingo dira pilatu:

1. 8 GB-ko IPOD touch
2. 4 GB-ko IPOD
3. 4 GB-ko IPOD

Bestalde, parte hartuko duten ikasle guztiek aukera askeko kredituak baliozkotu ahal izango dituzte.

11.- Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Lurgorri Ikasle Elkarteko kide batek, Ikus-entzunezko Komunikazioa Saileko kide batek eta Gizarte Zientzien Dekanotzako kide batek. Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da. Sariak 2008ko azaroaren 19ean emango dira, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan.

12.- Proposamena aurkezteak esan nahi du oinarri hauek guztiak onartzen direla.

Jaitsi dokumentua OINARRIEKIN

  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

Leave a Reply

Lurgorri 2011/2012 hauteskunde kartelak

Hauek dira 2011/2012 ko hauteskundetarako Lurgorriko kartelak

Kartel lehiaketa / Concurso carteles

Lurgorri 2011 “Gizon eta emakumeen berdintasuna” kartel lehiaketa
Lurgorri 2011 concurso carteles “igualdad entre hombres y mujeres”

UPV/EHUn Zure modura!!!!!!

 Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatzeko epea berehala irekiko da. Ikasleen Kontseiluaren izenean, ZURE IKASKETAK EUSKARAZ EGITERA ANIMATZEN ZAITUGU.
Gure unibertsitateak, 50.000 pertsona [...]

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua eratu da

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria eratu da ostegunean, ekainak 2, Ikasleen errektoreorde Elena Bernarasek Leioako Ikasleen Kontseiluaren egoitzan deitutako [...]

TAG CLOUD