Otsaila gertu dago eta berarekin azterketak. Hori dela eta gure fakultate eta eskoletan ohiko den mugimendua gutxitu egiten da. Dena den gure webguneak irekita jarraituko du, ikasleen iradokizunak eta bestelakoak jasotzeko.
EHUko Ikasle Kontseilu Nagusiko kideak izendatu dituzte
Lurgorri Ikasle Elkarteak eta Ikasle Abertzaleak-en artean egindako akordioaren ondorioz, EHUko Ikasle Kontseiluko diruzaina, Lurgorri Ikasle Elkarteko kide den Iker Almada izango da. Kontseiluko presidentea berriz, Ikasle Abertzaleak taldeko Asier Lauzirika.
Urte honetako lan ildo garrantzitsutzat, ikasleen parte hartzea sustatzea izango da bi taldeen esanetan. ” Ikasleek unibertsitateko eguneroko bizitzan parte hartzea oso garrantzitsutzat jotzen dugu”.
Ez da lehenengo aldia, bi ikasle elkarte hauek akordiora ailegatzen direna. Aurreko urteko Ikasle Kontseilu Nagusiko hauteskundeetan ere, antzeko akordio batera ailegatu bait ziren.