Sunday, August 1, 2010

Lurgorrik hautagai zerrendak aurkeztu ditu

Posted by lurgorri On Azaroa - 16 - 2006
AurkezpenaLurgorri Ikasle Elkarteak, datorrean azaroaren 23an EHUan ospatuko diren hauteskundeetarako hautagai zerrendak aurkeztu ditu. Elkano, Sarriko, San Mames, Gizarte eta Komunikazio Zientziak, La Casilla, Magisteritzan aurkeztu dira Klaustro zein Fakultate batzorderako zerrendak, Barakaldoko Minasen berriz, Klaustrorako bakarrik.

Gure kandidaturaren aurkezpenean, honako puntuok landuko ditugula adierazi dugu;

  1. Unibertsitatean euskaraz zein gaztelaniaz ikasteko aukera izatea. Benetako unibertsitate elebiduna nahi dugu.
  2. Ikerketa eta I+G (gaztelaniaz I+D+I) unibertsitatea bihurtu nahi dugu EHU, horretarako Madrildik ikerketa eta I+G gaia Euskadiri transferitzea nahiko genuke, Autonomi Erkidegoko Estatutuan jartzen duen moduan
  3. Unibertsitatean ikasi nahi duen pertsona orok, aukera izan behar du horretarako.
  4. Gure unibertsitateak, etorkizuneko Euskadi eraikitzeko ikasle kritikoak ondo hezitu behar ditu. Horretarako giza-baliabide eta azpiegiturak hobetu behar dira. Ikasleok badugu horretan zeresanik eta. Unibertsitaterako puntako azpiegiturak nahi ditugu, gaur egun daudenak hobeto beharko liratekeela uste dugu.
  5. Irakaskuntza araututik aparte, unibertsitatean osagarri izan daitezkeen beste irakaskuntza motak sustatu nahi ditugu hitzaldi, ikastaro eta antzerkiez baliatuta.
  6. EHUko ikasleak, gure unibertsitatearen heziketa programan inplikatu daitezen nahi dugu. Ikasleen ahotsa izan nahi dugu. Horretarako, ikaslekideekin komunikazio bideak sustatu eta hobetu nahi ditugu.
  7. Gure unibertsitateak enpresekin dituen harremanak gehitu beharko lituzte, ikasle batek gaur egun lan-merkatuan sartzeko dituen arazoak ekiditu ahal izateko. Unibertsitateak bere ikasleetan sinesten badu, saltzaile moduan jardun behar du enpresen aurrean.
  8. Izapide administratiboak ikasleentzako erraztu nahi ditugu.
  9. Gai orokorretaz aparte, fakultate eta eskola ezberdinetan gertatzen diren eguneroko gaietaz ere arduratuko gara.
  • MySpace
  • Blogger Post
  • Google Bookmarks
  • Twitter
  • Meneame
  • Facebook
  • Delicious
  • Share/Bookmark

One Response to “Lurgorrik hautagai zerrendak aurkeztu ditu”

  1. [...] Original post by admin and software by Elliott Back [...]

Leave a Reply

Huelga, y los exámenes del día 8 de junio ¿qué?

Ante la huelga convocada por los sindicatos el día 8 de Junio, Lurgorri os informa que la UPV/EHU deberá garantizar [...]

La participación del alumnado en UNIQUAL recibe un amplio respaldo

El Consejo de Estudiantes de Bizkaia recibe el apoyo de todos los Equipos Directivos del Campus de Bizkaia a su [...]

La UPV/EHU aprueba los premios propuestos por Lurgorri

La UPV/EHU acepta crear los premios que Lurgorri propuso como reconocimiento al alumnado. Creemos que es una buena noticia que [...]

proposamenak -propuestas

Propuestas generales de LURGORRI para la UPV/EHU

TAG CLOUD